2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

CHARLIE ETA TXOKOLATEZKO LANTEGIA

CHARLIE ETA TXOKOLATEZKO LANTEGIA


URTEA: 2005

HERRIA: Erresuma Batua

ZUZENDARIA: Tim Burton

AKTORE NAGUSIAK: Freddie Highmore eta Johnny Depp

GENEROA: Fantasia

ZERTAN OINARRITUTA: Gertaera errealetan oinarrituta dago, hau da,
istorio hau benetan gertatu da baina beste era batean eta pelikulan ipintzean,
interesgarriago izateko efektu bereziak ipini dizkiote eta modifikatu dute.


SINOPSIA:
Charlie Bucket eta bere familia txiroa hondatutako etxe batean bizi dira.
Charliek gauero leihotik Wonka txokolate-lantegia ikusten du. Bat-batean
Wonka txokolate-lantegiaren jabeak iragartzen du bost txartel ezkutatu dituela
Wonka txokolatinetan. Txartel horiek lantegi miresgarri eta zoragarria bisitatzeko
aukera ematen dute. Eta egun eta ordu jakin batean ume bakoitzak guraso batekin
bisitaldiari hasiera emango diote. Charlie, txartela eskuratuko balu bere aititerekin
joango litzateke, bere aitite lehen lantegiko langile bat izan zelako. Egun batean
Charliek elur gainean hamar euro aurkitu zituen eta ziztu bizian joan zen denda
batera Wonka txolokatina bat erostera. Erositako txolokatina horretan urezko
azken txartela lortu zuen, munduko beste lau umek bezala. Umeek abentura
miresgarri eta dibertigarriak biziko dituzte lantegian. Lantegiko leku bakoitzean
ume bat desagertzen da edo gauza arraro bat gertatzen zaio. Azkenean Charlie
da geratzen den ume bakarra.

Zer gertatuko da ondoren??

Iruzkin honetan Charlie eta Txokolatezko Lantegiari buruz arituko naiz.

Filma honetako lehen mailako pertsonaiak ezagunak ditugu: Charlie Bucket eta Willy Wonka.
Charlie Bucket bere familia txiroarekin bizi da etxe hondatu batean. Charlie urrezko
txartela aurkitu zuen azken umea da.
Willy Wonkak txokolatezko lantegi famatu bat du. Lantegian gauza arraro asko
gertatzen dira, adibidez txokolatezko ur-jausia. Willy Wonkari asko gustatzen zaio txokolatea,
alderantziz bere aita dentista dela kontuan eduki behar da.Charlie and the Chocolate Factory - Charlie y la Fábrica de Chocolate

Bigarren mailako pertsonaiei buruz ere hitz egin ahal da, adibidez: 
Augustus Gloop, urrezko txartela lortu zuen lehen umea da. Txokolate eta gozoki asko
jaten dituen mutiko potoloa da. 

Violet Beauregarde sarrera eskuratu zuen hirugarrena izan zen. Txikle asko jaten duen
neskatoa da. 

Veruca Salt txartela eskuratu zuen bigarrena izan zen. Neska zorrotza da, noizean behin
aitari hainbat gauza eskatzen diona. 

Michael Teavee sarrera eskuratu zuen laugarrena izan zen. Telebista denbora guztian
ikusten duen umea da, eta gorroto du txokolatea. 

Aitona Joe Charlieren aitaren partez aitona da eta 96 urte ditu. Asko daki Wonka fabrikari
buruz. Bisitaldian Charlieri lagundu egin zion. 

Oompa-loompak, Oompa-landan bizi diren izaki txikiak dira.

Charlie y la fábrica de chocolate | Our Otaku Friends
Charlieren ilusioa fabrika hortara joatea eta Willy Wonkari ezagutzea da eta
lortzen duenean hainbat susto eroaten ditu. Gauza oso arraro gertatzen direlako…

Charlie eta Txokolatezko Lantegia filma Erresuma Batuan kokatuta dago, eta filmeko
txokolatezko lantegia Chicagon (Erresuma Batuan) ikusi ahal da. Filman agertzen den
lantegia gezurrezkoa da.

Filmaren efektu bereziak zirraragarriak dira, efektu bereziak dituen eszena bat aukeratu
beharko banu, Charlie, Willy Wonca, Michael Teavee, Joe aitona eta Michael Teavereen
aita fabrikan zehar beirako igogailura joaten direnean, eta leku guztietan  Oompa-Lumpak
daudenean, batzuk panpinak konpontzen beste batzuk suziriak botatzen…

Nire iritziz, filma hau luzea da baina niri oso laburra iruditzen zait eta filma osoa ikusteak
merezi du. Efektu bereziei esker filma entretenigarria da, niri pila bat gustatu zait hainbat
gauzei ezker. 
Filma hau bigarrena da, hau da, filma honen aurretik Willy Wonka eta txokolatezko lantegia
izeneko beste film bat egin zuen Mel Stuartek.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina