Iruzkina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iruzkina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Wonder pelikula

URTEA :2017 ko azaroaren 14 a
HERRIA:Hispanoamerika
AKTORE NAGUSIAK:Jacob Tremblay, Julia Roberts, Owen Wilson, Mandy Patinkin, Millie Davis 
ZUZENDARIA:Stephen Chbosky
GENEROA:Drama
SINOPSIA:
Mutil bat txarto jaio da, aurpegia desformatuta duelarik. Bere gurasoek ez zioten eskolara
joaten utsi nahi orain arte, uste zutelako ez zegoela prest eskolako lanak egiteko eta etxean
egoten zen ikasten bere amarekin. Baina egun batean eskolara bidaltzea pentsatu zuten
gurasoek. Eskolako 5. mailara. Mutilak beldurra du  eskolara joatean burla egingo dioten
edo zerbait horrelakoa gerta daitekeen. Lehenengo egunean oso ondo tratatu zuten.
Kaskoarekin doanean oso ondo doa ez diotelako aurpegia ikusten. zer gertatuko da?

Iruzkin honetan Wonder filmari buruz hitz egiten arituko naiz.
Film honetako pertsonai nagusiak hauek dira:
Wonder  10 urteko ume oso azkarra eta lotsatia da. Eskolan, ikasle baten laguna egindo da,
ikasle honek pertsonak nolakoak diren ezagutzen duenean modu baten edo beste baten
jokatzen du. Pelikulan Woonderren familia ere agertzen da.Hauek  jarrera babeztzailea
daukate. Eta nabarmentzekotan bere ahizpa nabarmemdu behar da beti dagoelako bere
atzetik.
Pelikula hau komedia drama bat da, ez da abenturarik agertzen, baina bai une hunkigarri
asko.
Efektu bereziei dagokionez, oso gutxi agertzen dira, ikusteko aukera izango dugu batez ere
Wonderrek bere irudimena martxan jartzen duenean. Adibidez pertsona bati ikusten dio eta
star warseko pertsonai bat bihurtzen du.


Nire iritziz pelikula oso polita da lantzen duen gaia oso interesgarria delako. Pertsonok ze
txarrak garen eta ze txarto sentiarazi ahal diogun pertsona bati ikusten da, horregatik
pelikula ikustea gomendatzen dizuet

Presentación de PowerPointWonder: la inocente y conmovedora vida de Auggie Pullman


2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Jumanji 4

  • Fitxa teknikoa : 
Urtea : 2019
Herrialdea : Ameriketako Estatu batuak  .
Zuzendaria : Jake Kasdan 
Aktore nagusiak : Dr.Smolder Bravestone
(Dwayne Johnson) , Maisu Shelly Oberon
(Jack Black) , Franklin Finbar (Kevin Hart) ,
Spencer Gilpin ( Alex Wolff ) eta  Ruby Roundhouse
(Karen Gillan)
Generoa : Akzioa , komedia eta abentura .
Zertan oiniarrututa : JUmanji pelikulan .
Sinopsia : Spencerrek aspalditik gorde zuen bere
aitonaren sotoan  jumanji bideo jokoaren piezak eta
egun batean erabaki zuen bideo jokoa konpontzea .
Konpondu zuen bideo jokoa baina bat batean bideo jokoa
martxan hasi zen  eta bideo jokoak xurgatu egiten du
Spenser .Bere lagunak heltzen direnean bere aitonaren
etxera, ikusten dute Spencer desagertuta dagoela hain
zuzen bideo jokoaren barruan sartu dela. Horregatik bere
lagunak erabakitzen dute Spencer laguntzea eta bideo
jokuan sartzen dira. Zer gertatuko da ? Lagundu ahalko d
ute Spencer ?



Film honetako ezaugarriak hau dira , Film honetan
pertsonaiak oihanean daude eta sorpresa asko aurkitzen
dute oihanean . Oso dibertigarriak dira eta abenturazaleak ere .


Efektu bereziak daude film honetan gainera asko
daude adibidez suge oso handiak nahi dutenak jan
pertsonei. Nire uztes oso ondo daude eginda efectu
beresiak filman iruditzen  delako benetako animaliak
jaten dutenak pertsonak . Nire iritzia film honetan da
Oso ondo dagoela pelikula egin da egektu bereziagaitik
eta pertsonaien gaitik . Hau aparte , asko gustatzen zait
filma  eta gomendatzen dut pertsonei pelikula hau ikustea .


Azkenik argumentua azalduko dizuet , 3 urte pasa dira ia
Spencer eta bere lagunak jumanji jolasera joan zirenetik.
Baina spencerrek berriro jumanji jokora joatea nahi du 
depresioa duelako. Bideo jokoa bere aitonaren sotoan
gordetadago eta apurtuta dago . Baina Spencerrek erabaki
zuen jokoa konpontzea berriro sartzeko jumanji jokoan.
Orduak pasa eta gero jokoa konpontzen du eta bideo jokoak
xutgartu egiten du Spencer. Egunak pasatu eta bere lagunak
joaten dira bere aitonaren etxera .Aitona egon da gerritik
operatuta eta oraindik ez dago gustiz ondo , gaur bere laguna
dator bere etxera bisita bat egitera . Aitona kezkatuta dago
zeren ez du aurkitzen bere biloba, momentu horretan
Spencerren lagunak etortzen dira eta aitonak galdetzen die
bere lagunei ea badakiten non dagoen Spencer .
Lagunek uste dute badakiela non dagoen uste dute
jumanji bideo jokoan dagoela sartuta  horegaitik joaten
dira sotora beraiek laguntzeko Spencerri . Gero pizten
dute bideo jokoa eta jokoak bakarrik xugartzen ditu
Spencerren bi lagunak eta Spencerren aitona eta bere ex
laguna . Jokoan daudenean aldatzen dira , arropa
desberdinak dituzte… Sartzen direnean jolasean aurkesle
bat dago . Berak esaten du zer egin behar den Spencer
salbatzeko .Spenceren lagunak uste dute erreza dela .
Baina ez da horrela .Sekia bat zegoen oihanean eta Spencer  salbatzeko mendiak igo behar dituzte , mendiak elurrakin
pasatu eta borrokatu behar dute jokoan dauden beste
pertsonekin bihotza aurkitzeko . Iritzia : Film hau asko
gustatzen zait . Dibertigarria de lako eta efektu espesialak
egiten  du filma askos be interesgarria egitea .

2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

Avengers end game

Resultado de imagen de End game
END GAME


Fitxa tekinikoa
urtea: 2019
Herria: Estatu batuak
Zuzendaria: Anthony eta Joe Russo dira 

Aktore nagusiak Robert Downey , Chris Evans, Mark Ruffalo,
Chris Hemsworth, Scarlett Johansson, Jeremy Renner, Don Cheadle,
Paul Rudd, Brie Larson, Karen Gillan, Danai Gurira, Bradley Cooper,
Josh Brolin, Stan Lee.
Generoa: Supeheroiak, Akzioa,zientzia fikzioa. 
Zertan oinarrituta  Vengadoreetan eta  Marvel Komikietan. 
Sipnopsia: Falta diren Vengadoreak moduren bat aurkitu behar
dute beraien aliatuak berreskuratzeko.Thanosekin borrokatu behar
dute berriro guztia bueltan edukitzeko.Zer gertatuko da?

Nire iritziz pelikula oso ondo dago eginda.Bere efektu bereziengandik eta
niri asko guztatu zait ze txikitatik gustatu zait vengadoreak.

                         





2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

VUELTA A CASA DE MI MADRE



FITXA TEKNIKOA:


URTEA: 2016Vuelta a casa de mi madre (2016) - Filmaffinity

HERRIA: Frantzia

ZUZENDARIA: Éric Lavaine 

AKTORE NAGUSIAK: Josiane Balasko, Alexandra Lamy,
Mathilde Seigner eta Philippe Lefebvre.

Generoa: Zinema komikoa eta zinema dramatikoa.

Sinopsia: Stéphanie 40 urteko arkitekta bat da, baina
bere lana galdu du eta horregaitik bere amaren etxera
bizitzera joan behar da bankuan ez zaiolako dirurik
gelditzen. Bere aita duela gutxi hil zen eta amak goiko
pisuko gizonarekin maiteminduta dago eta ez du bere
alaba enteratzerik nahi, beraz gauza asko egiten ditu
alaba ez enteratzeko, baina alabak uste du amak
alzehimer daukala, esan ziolako erosketak egietra
zihoala baina goiko pisura joan zen gizona bisitatzera.


                                              
Vuelta a casa de mi madre filmari buruz hitz egingo dizuet.
Film honen pertsonaia nagusiak Stéphanie eta Jacqueline
 deitzen dira. Stéphanie 40 urteko emakume bat da eta
lanik, etxerik eta dirurik gabe gelditu da, beraz bere
amaren etxera bueltatu behar da bizitzera. Jacqueline
Stéphanieren ama da eta 68 urte ditu, berak bere alaba
etxean ondo egoteko saiakerak egiten ditu baina gauzak
okerrago jartzen ditu.
Film honetako familia pixka bat txarto dago hasieran baina
guztion artean  pixkanaka-pixkanaka arazoak konpontzen
doaz.  
Film hau Frantzian grabatu zuten eta Frantziako zenbait
kale ikusi ahal dira, nahiz eta film gehiena etxe baten
barruan grabatuta dagoen.

Pelikula ez da oso luzea eta gainera azkar pasatzen zaizu
denbora, barre asko egiten duzulako eta entretenigarria
delako. Nire ustez oso gidoi ona dauka eta aktoreak oso
ondo antzezten dute.

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Resultado de imagen de avengers endgame


Fitxa Teknikoa
Izenburua: Avengers Endgame 
Argitaratze urtea: 2019
Herrialdea: Nueva York, Edimburgo, Valle de Aosta 
(Italia), eta San Pedro de Atacama (Chile).
Zuzendaria: Joe Russo
Aktore nagusiak: Robert Downey Jr., Chris Evans…
Generoa: Akzioa eta zientzia fikzioa.
Trailerra: tituluan dago, sistatu tituluan edo hemen ikusteko:
https://www.youtube.com/watch?v=1XrrTJpA3yM


Sipnopsia: Iron-Man eta Nebula espazioan daude Tanosen kontra borroka galdu dutelako,
beste batzuen beste superheroien laguntza izanda (borroka espazioan izan da,
superheroi batzuk Lurrera heltzea lortu dute, beste batzuek hil egin dira eta Iron-Man
eta Nebula espazioan geratu dira).
 Tanos beste planetako gizaki bat da, guantelete bat dauka eta lortu du desegitea
gizadiaren erdia atzamarrak klaskatzen.
Horretarako bost gema behar izan ditu, Infinituaren gemak:

Resultado de imagen de las gemas de tanos


Iron-Man eta Nebula Lurrera iristea lortzen dute, orduan Ant-Manek ( Beste superheroi bat)
pentsatsen du zelan itzuli iraganera Tanoseri debekatzeko bere atzamarrak tsaskeatsea eta
gizakiaren hil den erdia salbatzeko.
Zer pasatuko da? Lortuko dute iraganera iristea? Eta gizakiaren erdia salbatu?

Film hau egiteko denbora asko behar izan dute, ez bakarrik efektu bereziak benetan
errealistak diruditelako baizik eta leku askotara bidaitu behar izan dutelako.
Niri asko gustatu zait filma zeren oso ondo eginda  daude argumentuak, efektu bereziak…
Adibidez Gizakiaren erdia hiltzen denean hautsa egiten dira eta errealista iruditzen du, edo
Spider-Man bere armiarma-sarea botatzen duenean, edo Thor  tximistargia botatzen duenean...
 Ez daude indarkeri asko, pelikula oso ondo pentsatuta dago zeren imaginazio asko eukin behar da
historia egiteko.

Niri asko gustatu zait eta ados nago berrikuspena berriarekin: 5 izar dauka pelikula honek.

3 ordu irauten du, baina niretzako ez dira izan ordu luzeak, baizik eta 3 ordu oso laburrak, oso
interesgarria delako.

Abominable

Abominable
Urtea: 2019
Herria: Estatu batuak & Txina.
Zuzendariak: Jill Culton eta Todd Wilderman
Aktoreak: Chloe Bennet, Albert Tsai, Tenzing Norgay
Generoa: Abentura eta familia zinema.
Zertan oinarrituta: Yetien istorian oinarrituta
Laburpena: Yi nerabe bat da beti lanean dagoela dirua lortzeko. Lortzen duen diruarekin Txinatik bidai bat egin nahi du, bere
aitak erakutsi nahi zizkion toki guztietatik, baina bere aita hil egiten da. 


Gau batean, bere etxeko teilatuan yeti bat agertzen da ezkutatuta eta Yik yetiaren konfiantza lortzen du bere
amamak emandako pasteltxo batzuk yetiari ematen eta zeukan zauria sendatu zion. Hurrengo gauean, Yiren lagun batzuk,
Pen eta Jin, teilatura doaz yetiak hartu duen berogailua berreskuratzeko eta Jinek poliziari deitzen dio esanez
yetibat dagoela eta Burnish jaunak, yetiaren jabea, seinalean oztopatzen du, eta orduan yetia harrapatzera doaz.
 Orduan, Burnish jaunak yetia ez harrapatzeko, hiru lagunek bidai bat hasten dute yetiaren etxera iristeko, hain zuzen,
Everestera igotzeko.


Mendiko magia
Iruzkin honetan Abominable filmari buruz arituko naiz.


Yi neska bat da eta dirua lortzen du txinatik bidaiatzeko. Bera da yetiaren babesle nagusia. Oso ondo jotzen du
biolina eta bere biolina jotean magia egiten du batzuetan. Pen eta Jin ere aipatzekoak dira, lehengusuak
dira eta hala ere oso desberdinak dira. Pen saskibaloizale amorratua da eta Jinek neskalagun ugari ditu.
Yiri laguntzen diote bere bidaian. Eta nola ez, yetiari, Everest izena daukana bere etxearen ohorez.
Naturarekin komunikatu daiteke bere nahiak lortzeko. Zuria eta handia da, baina magia egiten duenean azala
urdina bihurtzen zaio. Hanka txikiak ditu eta iletsua da. Begi urdinak ditu eta sudur txikia. Halere, yetikume bat da
eta batzuetan ez du bere magia kontrolatzen.


Film honetan abentura da nagusi, baina tarteak daude une hunkigarrientzat, adibidez, yetia bere etxera
iristen denean, eta une lasaientzat ere.

Filma Estatu Batuetakoa izan arren, Shanghai hirian eta txinako toki ikusgarrienetan kokatuta dago, adibidez,
Mendi Horia eta Leshaneko Buda Handia.


Efektu bereziak benetan ikusgarriak dira eta asko agertzen dira bertan, adibidez, yetiak magia egiten duenean.
Musika ere polita da, batez ere, biolina bakarrik agertzen denean une lasaietan.


Film hau ez da luzea, eta niri nahiko arina iruditu zait. Gehien gustatu zaidan eszena, txalupara salto egiten
duenean da eta film hau ikustea gomendatuko nuke


CHARLIE ETA TXOKOLATEZKO LANTEGIA

CHARLIE ETA TXOKOLATEZKO LANTEGIA


URTEA: 2005

HERRIA: Erresuma Batua

ZUZENDARIA: Tim Burton

AKTORE NAGUSIAK: Freddie Highmore eta Johnny Depp

GENEROA: Fantasia

ZERTAN OINARRITUTA: Gertaera errealetan oinarrituta dago, hau da,
istorio hau benetan gertatu da baina beste era batean eta pelikulan ipintzean,
interesgarriago izateko efektu bereziak ipini dizkiote eta modifikatu dute.


SINOPSIA:
Charlie Bucket eta bere familia txiroa hondatutako etxe batean bizi dira.
Charliek gauero leihotik Wonka txokolate-lantegia ikusten du. Bat-batean
Wonka txokolate-lantegiaren jabeak iragartzen du bost txartel ezkutatu dituela
Wonka txokolatinetan. Txartel horiek lantegi miresgarri eta zoragarria bisitatzeko
aukera ematen dute. Eta egun eta ordu jakin batean ume bakoitzak guraso batekin
bisitaldiari hasiera emango diote. Charlie, txartela eskuratuko balu bere aititerekin
joango litzateke, bere aitite lehen lantegiko langile bat izan zelako. Egun batean
Charliek elur gainean hamar euro aurkitu zituen eta ziztu bizian joan zen denda
batera Wonka txolokatina bat erostera. Erositako txolokatina horretan urezko
azken txartela lortu zuen, munduko beste lau umek bezala. Umeek abentura
miresgarri eta dibertigarriak biziko dituzte lantegian. Lantegiko leku bakoitzean
ume bat desagertzen da edo gauza arraro bat gertatzen zaio. Azkenean Charlie
da geratzen den ume bakarra.

Zer gertatuko da ondoren??

Iruzkin honetan Charlie eta Txokolatezko Lantegiari buruz arituko naiz.

Filma honetako lehen mailako pertsonaiak ezagunak ditugu: Charlie Bucket eta Willy Wonka.
Charlie Bucket bere familia txiroarekin bizi da etxe hondatu batean. Charlie urrezko
txartela aurkitu zuen azken umea da.
Willy Wonkak txokolatezko lantegi famatu bat du. Lantegian gauza arraro asko
gertatzen dira, adibidez txokolatezko ur-jausia. Willy Wonkari asko gustatzen zaio txokolatea,
alderantziz bere aita dentista dela kontuan eduki behar da.Charlie and the Chocolate Factory - Charlie y la Fábrica de Chocolate

Bigarren mailako pertsonaiei buruz ere hitz egin ahal da, adibidez: 
Augustus Gloop, urrezko txartela lortu zuen lehen umea da. Txokolate eta gozoki asko
jaten dituen mutiko potoloa da. 

Violet Beauregarde sarrera eskuratu zuen hirugarrena izan zen. Txikle asko jaten duen
neskatoa da. 

Veruca Salt txartela eskuratu zuen bigarrena izan zen. Neska zorrotza da, noizean behin
aitari hainbat gauza eskatzen diona. 

Michael Teavee sarrera eskuratu zuen laugarrena izan zen. Telebista denbora guztian
ikusten duen umea da, eta gorroto du txokolatea. 

Aitona Joe Charlieren aitaren partez aitona da eta 96 urte ditu. Asko daki Wonka fabrikari
buruz. Bisitaldian Charlieri lagundu egin zion. 

Oompa-loompak, Oompa-landan bizi diren izaki txikiak dira.

Charlie y la fábrica de chocolate | Our Otaku Friends
Charlieren ilusioa fabrika hortara joatea eta Willy Wonkari ezagutzea da eta
lortzen duenean hainbat susto eroaten ditu. Gauza oso arraro gertatzen direlako…

Charlie eta Txokolatezko Lantegia filma Erresuma Batuan kokatuta dago, eta filmeko
txokolatezko lantegia Chicagon (Erresuma Batuan) ikusi ahal da. Filman agertzen den
lantegia gezurrezkoa da.

Filmaren efektu bereziak zirraragarriak dira, efektu bereziak dituen eszena bat aukeratu
beharko banu, Charlie, Willy Wonca, Michael Teavee, Joe aitona eta Michael Teavereen
aita fabrikan zehar beirako igogailura joaten direnean, eta leku guztietan  Oompa-Lumpak
daudenean, batzuk panpinak konpontzen beste batzuk suziriak botatzen…

Nire iritziz, filma hau luzea da baina niri oso laburra iruditzen zait eta filma osoa ikusteak
merezi du. Efektu bereziei esker filma entretenigarria da, niri pila bat gustatu zait hainbat
gauzei ezker. 
Filma hau bigarrena da, hau da, filma honen aurretik Willy Wonka eta txokolatezko lantegia
izeneko beste film bat egin zuen Mel Stuartek.