Urtea: 2019
Herria: Estatu batuak & Txina.
Zuzendariak: Jill Culton eta Todd Wilderman
Aktoreak: Chloe Bennet, Albert Tsai, Tenzing Norgay
Generoa: Abentura eta familia zinema.
Zertan oinarrituta: Yetien istorian oinarrituta
Laburpena: Yi nerabe bat da beti lanean dagoela dirua lortzeko. Lortzen duen diruarekin Txinatik bidai bat egin nahi du, bere
aitak erakutsi nahi zizkion toki guztietatik, baina bere aita hil egiten da.
Gau batean, bere etxeko teilatuan yeti bat agertzen da ezkutatuta eta Yik yetiaren konfiantza lortzen du bere
amamak emandako pasteltxo batzuk yetiari ematen eta zeukan zauria sendatu zion. Hurrengo gauean, Yiren lagun batzuk,
Pen eta Jin, teilatura doaz yetiak hartu duen berogailua berreskuratzeko eta Jinek poliziari deitzen dio esanez
yetibat dagoela eta Burnish jaunak, yetiaren jabea, seinalean oztopatzen du, eta orduan yetia harrapatzera doaz.
Orduan, Burnish jaunak yetia ez harrapatzeko, hiru lagunek bidai bat hasten dute yetiaren etxera iristeko, hain zuzen,
Everestera igotzeko.
Mendiko magia
Iruzkin honetan Abominable filmari buruz arituko naiz.
Yi neska bat da eta dirua lortzen du txinatik bidaiatzeko. Bera da yetiaren babesle nagusia. Oso ondo jotzen du
biolina eta bere biolina jotean magia egiten du batzuetan. Pen eta Jin ere aipatzekoak dira, lehengusuak
dira eta hala ere oso desberdinak dira. Pen saskibaloizale amorratua da eta Jinek neskalagun ugari ditu.
Yiri laguntzen diote bere bidaian. Eta nola ez, yetiari, Everest izena daukana bere etxearen ohorez.
Naturarekin komunikatu daiteke bere nahiak lortzeko. Zuria eta handia da, baina magia egiten duenean azala
urdina bihurtzen zaio. Hanka txikiak ditu eta iletsua da. Begi urdinak ditu eta sudur txikia. Halere, yetikume bat da
eta batzuetan ez du bere magia kontrolatzen.
Film honetan abentura da nagusi, baina tarteak daude une hunkigarrientzat, adibidez, yetia bere etxera
iristen denean, eta une lasaientzat ere.
Filma Estatu Batuetakoa izan arren, Shanghai hirian eta txinako toki ikusgarrienetan kokatuta dago, adibidez,
Mendi Horia eta Leshaneko Buda Handia.
Efektu bereziak benetan ikusgarriak dira eta asko agertzen dira bertan, adibidez, yetiak magia egiten duenean.
Musika ere polita da, batez ere, biolina bakarrik agertzen denean une lasaietan.
Film hau ez da luzea, eta niri nahiko arina iruditu zait. Gehien gustatu zaidan eszena, txalupara salto egiten
duenean da eta film hau ikustea gomendatuko nuke
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina