2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

VUELTA A CASA DE MI MADRE



FITXA TEKNIKOA:


URTEA: 2016Vuelta a casa de mi madre (2016) - Filmaffinity

HERRIA: Frantzia

ZUZENDARIA: Éric Lavaine 

AKTORE NAGUSIAK: Josiane Balasko, Alexandra Lamy,
Mathilde Seigner eta Philippe Lefebvre.

Generoa: Zinema komikoa eta zinema dramatikoa.

Sinopsia: Stéphanie 40 urteko arkitekta bat da, baina
bere lana galdu du eta horregaitik bere amaren etxera
bizitzera joan behar da bankuan ez zaiolako dirurik
gelditzen. Bere aita duela gutxi hil zen eta amak goiko
pisuko gizonarekin maiteminduta dago eta ez du bere
alaba enteratzerik nahi, beraz gauza asko egiten ditu
alaba ez enteratzeko, baina alabak uste du amak
alzehimer daukala, esan ziolako erosketak egietra
zihoala baina goiko pisura joan zen gizona bisitatzera.


                                              
Vuelta a casa de mi madre filmari buruz hitz egingo dizuet.
Film honen pertsonaia nagusiak Stéphanie eta Jacqueline
 deitzen dira. Stéphanie 40 urteko emakume bat da eta
lanik, etxerik eta dirurik gabe gelditu da, beraz bere
amaren etxera bueltatu behar da bizitzera. Jacqueline
Stéphanieren ama da eta 68 urte ditu, berak bere alaba
etxean ondo egoteko saiakerak egiten ditu baina gauzak
okerrago jartzen ditu.
Film honetako familia pixka bat txarto dago hasieran baina
guztion artean  pixkanaka-pixkanaka arazoak konpontzen
doaz.  
Film hau Frantzian grabatu zuten eta Frantziako zenbait
kale ikusi ahal dira, nahiz eta film gehiena etxe baten
barruan grabatuta dagoen.

Pelikula ez da oso luzea eta gainera azkar pasatzen zaizu
denbora, barre asko egiten duzulako eta entretenigarria
delako. Nire ustez oso gidoi ona dauka eta aktoreak oso
ondo antzezten dute.

-MISS PEREGRINE Y LOS NIÑOS PECULIARES-

  ~IRUZKINA~
-MISS PEREGRINE Y LOS NIÑOS PECULIARES-
PELIKULAREN FITXA TEKNIKOA:
  • Urtea: 2016 urtean egindako pelikula bat da
  • Herrialdea:Estatu batuetan oinarrituta dago
  • Zuzendaria:Ransom Riggs, da film honetako zuzendaria
  • Aktore nagusiak
  • Jake:16 urteko gazte bat da 
  • Emma Bloom: Jake-eri asko laguntzen dio eta
     azkenean bere neska laguna da eta bere
     berezitsuna airea da.
  • Miss Peregrine: Ume hauen zaintzailea da eta bere
     berezitasuna txori bihurtzea da 
  • Generoa:Fikziozkoa 
  • Sinosisa:Jake 16 urteko gazte bat da bere 
    aitonaren
     etxean bizi dena. au ilun batean mutikoak 
    bere aitona lurrean ikusten du begirik gabe e
    ta egun hartatik aurrera orfanato batera doa . 
    Leku hartan , bere aitonaren aintzinako lagunak ezagutzen ditu eta gizon batek ume horien zantzailea harrapatu nahi du.
           Zer gertatuko da zaintzailearekin ? 
Gizon txarrarekin akabatuko dute?
FILMAREN EZAUGARRIAK:
 Film honetako aktore nagusienak Emma ,
Miss peregrine eta Jake dira baina badira beste batzuk ere :
  • Millard Nullings:Inbisiblea den pertsona da txikitatik da 
  • Hugh Apiston:Erleak ditu jaiotzen bere
     gorputzaren barruan
  • Claire Densmore:Neska txiki bat da bere
     atzeko aldean aho handi bat du jateko
  • Fiona Frauenfeld:Neska bat da natura 
    berak nahi duen moduan jarri ahal du
  • Bronwyn Buntley:Neska txiki bat da eta indar handia du
  • Enoch O'Connor:Hilda dauden pertsonak 
    zein gauzei bizia eman ahal die
  • Horace Somnusson:Etorkizuna ikusi ahal 
    duen mutikoa da

Nire ustez kokapena oso egokia da ez 
beraien ``etxea`` oso handia delako.


Efektu bereziak ere oso onak dira ,neska gorantza
 hegaz doanean 
eztandak gertatzen direnean…

Nik 9/10 baloratzen dut oso ondo eginda dagoelako.
Film hau asko gustatu zait,oso ondo eginda dagoelako 
eta nik lehenengoz ikusi nuenean filmaren barruan 
nengoala sentitu nuelako.
                                                           LEIRE TELLETXEA



2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Resultado de imagen de avengers endgame


Fitxa Teknikoa
Izenburua: Avengers Endgame 
Argitaratze urtea: 2019
Herrialdea: Nueva York, Edimburgo, Valle de Aosta 
(Italia), eta San Pedro de Atacama (Chile).
Zuzendaria: Joe Russo
Aktore nagusiak: Robert Downey Jr., Chris Evans…
Generoa: Akzioa eta zientzia fikzioa.
Trailerra: tituluan dago, sistatu tituluan edo hemen ikusteko:
https://www.youtube.com/watch?v=1XrrTJpA3yM


Sipnopsia: Iron-Man eta Nebula espazioan daude Tanosen kontra borroka galdu dutelako,
beste batzuen beste superheroien laguntza izanda (borroka espazioan izan da,
superheroi batzuk Lurrera heltzea lortu dute, beste batzuek hil egin dira eta Iron-Man
eta Nebula espazioan geratu dira).
 Tanos beste planetako gizaki bat da, guantelete bat dauka eta lortu du desegitea
gizadiaren erdia atzamarrak klaskatzen.
Horretarako bost gema behar izan ditu, Infinituaren gemak:

Resultado de imagen de las gemas de tanos


Iron-Man eta Nebula Lurrera iristea lortzen dute, orduan Ant-Manek ( Beste superheroi bat)
pentsatsen du zelan itzuli iraganera Tanoseri debekatzeko bere atzamarrak tsaskeatsea eta
gizakiaren hil den erdia salbatzeko.
Zer pasatuko da? Lortuko dute iraganera iristea? Eta gizakiaren erdia salbatu?

Film hau egiteko denbora asko behar izan dute, ez bakarrik efektu bereziak benetan
errealistak diruditelako baizik eta leku askotara bidaitu behar izan dutelako.
Niri asko gustatu zait filma zeren oso ondo eginda  daude argumentuak, efektu bereziak…
Adibidez Gizakiaren erdia hiltzen denean hautsa egiten dira eta errealista iruditzen du, edo
Spider-Man bere armiarma-sarea botatzen duenean, edo Thor  tximistargia botatzen duenean...
 Ez daude indarkeri asko, pelikula oso ondo pentsatuta dago zeren imaginazio asko eukin behar da
historia egiteko.

Niri asko gustatu zait eta ados nago berrikuspena berriarekin: 5 izar dauka pelikula honek.

3 ordu irauten du, baina niretzako ez dira izan ordu luzeak, baizik eta 3 ordu oso laburrak, oso
interesgarria delako.

Campeones

Campeones filma 
FITXA TEKNIKOA

Urtea: 2018
Herria: Madrid 
Zuzendariak: Javier Fesser 

Aktoreak:

1-José de Luna Juanma da
2-Gloria Ramos Collantes da 
3-Fran fuentes Paquito da 
4-Jesús Vidal Marín da
5-Sergio Olmo Sergio da
6-Stefan López Manuel da
7-Mariano Llorente Ivan da
8-Roberto Chinchilla Roman da
9-Jesús Lago Jesús da
10-Julio Fernández Fabián da
11-Javier Gutiérrez Marco da
12-Alberto Nieto Fernández Benito da

Generoa:Komedia
Sinopsia: 
Marcok saskibaloira jolasten duten eta desgaitasunen bat duten pertsonak entrenatzen ditu zigor bat bete behar duelako.Horrela haiek baloratzen ikasten du eta bere bizitzaren ikuspuntua ere aldatu egiten da.Barre egiteko pelikula bat da baina baita oso sentibera ere momentu hunkigarriak dituelako.

IRUZKINA
 Pelikula hau  oso dibertigarria da eta jendea kontzientziatzeko balio du mundu guztia delako gai gauza asko egiteko (gu ere kapazak garela dena egiteko).
Campeones oso barregarria da eta campeoneseko bat Alberto Soto sindromeko elkarteko gure laguna da eta soto sindromea dutenen  galan bera ere egon zen. 

Hemen duzue pelikularen trailerra:
Campeones pelikularen laburpena: 

Abominable

Abominable
Urtea: 2019
Herria: Estatu batuak & Txina.
Zuzendariak: Jill Culton eta Todd Wilderman
Aktoreak: Chloe Bennet, Albert Tsai, Tenzing Norgay
Generoa: Abentura eta familia zinema.
Zertan oinarrituta: Yetien istorian oinarrituta
Laburpena: Yi nerabe bat da beti lanean dagoela dirua lortzeko. Lortzen duen diruarekin Txinatik bidai bat egin nahi du, bere
aitak erakutsi nahi zizkion toki guztietatik, baina bere aita hil egiten da. 


Gau batean, bere etxeko teilatuan yeti bat agertzen da ezkutatuta eta Yik yetiaren konfiantza lortzen du bere
amamak emandako pasteltxo batzuk yetiari ematen eta zeukan zauria sendatu zion. Hurrengo gauean, Yiren lagun batzuk,
Pen eta Jin, teilatura doaz yetiak hartu duen berogailua berreskuratzeko eta Jinek poliziari deitzen dio esanez
yetibat dagoela eta Burnish jaunak, yetiaren jabea, seinalean oztopatzen du, eta orduan yetia harrapatzera doaz.
 Orduan, Burnish jaunak yetia ez harrapatzeko, hiru lagunek bidai bat hasten dute yetiaren etxera iristeko, hain zuzen,
Everestera igotzeko.


Mendiko magia
Iruzkin honetan Abominable filmari buruz arituko naiz.


Yi neska bat da eta dirua lortzen du txinatik bidaiatzeko. Bera da yetiaren babesle nagusia. Oso ondo jotzen du
biolina eta bere biolina jotean magia egiten du batzuetan. Pen eta Jin ere aipatzekoak dira, lehengusuak
dira eta hala ere oso desberdinak dira. Pen saskibaloizale amorratua da eta Jinek neskalagun ugari ditu.
Yiri laguntzen diote bere bidaian. Eta nola ez, yetiari, Everest izena daukana bere etxearen ohorez.
Naturarekin komunikatu daiteke bere nahiak lortzeko. Zuria eta handia da, baina magia egiten duenean azala
urdina bihurtzen zaio. Hanka txikiak ditu eta iletsua da. Begi urdinak ditu eta sudur txikia. Halere, yetikume bat da
eta batzuetan ez du bere magia kontrolatzen.


Film honetan abentura da nagusi, baina tarteak daude une hunkigarrientzat, adibidez, yetia bere etxera
iristen denean, eta une lasaientzat ere.

Filma Estatu Batuetakoa izan arren, Shanghai hirian eta txinako toki ikusgarrienetan kokatuta dago, adibidez,
Mendi Horia eta Leshaneko Buda Handia.


Efektu bereziak benetan ikusgarriak dira eta asko agertzen dira bertan, adibidez, yetiak magia egiten duenean.
Musika ere polita da, batez ere, biolina bakarrik agertzen denean une lasaietan.


Film hau ez da luzea, eta niri nahiko arina iruditu zait. Gehien gustatu zaidan eszena, txalupara salto egiten
duenean da eta film hau ikustea gomendatuko nuke


CHARLIE ETA TXOKOLATEZKO LANTEGIA

CHARLIE ETA TXOKOLATEZKO LANTEGIA


URTEA: 2005

HERRIA: Erresuma Batua

ZUZENDARIA: Tim Burton

AKTORE NAGUSIAK: Freddie Highmore eta Johnny Depp

GENEROA: Fantasia

ZERTAN OINARRITUTA: Gertaera errealetan oinarrituta dago, hau da,
istorio hau benetan gertatu da baina beste era batean eta pelikulan ipintzean,
interesgarriago izateko efektu bereziak ipini dizkiote eta modifikatu dute.


SINOPSIA:
Charlie Bucket eta bere familia txiroa hondatutako etxe batean bizi dira.
Charliek gauero leihotik Wonka txokolate-lantegia ikusten du. Bat-batean
Wonka txokolate-lantegiaren jabeak iragartzen du bost txartel ezkutatu dituela
Wonka txokolatinetan. Txartel horiek lantegi miresgarri eta zoragarria bisitatzeko
aukera ematen dute. Eta egun eta ordu jakin batean ume bakoitzak guraso batekin
bisitaldiari hasiera emango diote. Charlie, txartela eskuratuko balu bere aititerekin
joango litzateke, bere aitite lehen lantegiko langile bat izan zelako. Egun batean
Charliek elur gainean hamar euro aurkitu zituen eta ziztu bizian joan zen denda
batera Wonka txolokatina bat erostera. Erositako txolokatina horretan urezko
azken txartela lortu zuen, munduko beste lau umek bezala. Umeek abentura
miresgarri eta dibertigarriak biziko dituzte lantegian. Lantegiko leku bakoitzean
ume bat desagertzen da edo gauza arraro bat gertatzen zaio. Azkenean Charlie
da geratzen den ume bakarra.

Zer gertatuko da ondoren??

Iruzkin honetan Charlie eta Txokolatezko Lantegiari buruz arituko naiz.

Filma honetako lehen mailako pertsonaiak ezagunak ditugu: Charlie Bucket eta Willy Wonka.
Charlie Bucket bere familia txiroarekin bizi da etxe hondatu batean. Charlie urrezko
txartela aurkitu zuen azken umea da.
Willy Wonkak txokolatezko lantegi famatu bat du. Lantegian gauza arraro asko
gertatzen dira, adibidez txokolatezko ur-jausia. Willy Wonkari asko gustatzen zaio txokolatea,
alderantziz bere aita dentista dela kontuan eduki behar da.Charlie and the Chocolate Factory - Charlie y la Fábrica de Chocolate

Bigarren mailako pertsonaiei buruz ere hitz egin ahal da, adibidez: 
Augustus Gloop, urrezko txartela lortu zuen lehen umea da. Txokolate eta gozoki asko
jaten dituen mutiko potoloa da. 

Violet Beauregarde sarrera eskuratu zuen hirugarrena izan zen. Txikle asko jaten duen
neskatoa da. 

Veruca Salt txartela eskuratu zuen bigarrena izan zen. Neska zorrotza da, noizean behin
aitari hainbat gauza eskatzen diona. 

Michael Teavee sarrera eskuratu zuen laugarrena izan zen. Telebista denbora guztian
ikusten duen umea da, eta gorroto du txokolatea. 

Aitona Joe Charlieren aitaren partez aitona da eta 96 urte ditu. Asko daki Wonka fabrikari
buruz. Bisitaldian Charlieri lagundu egin zion. 

Oompa-loompak, Oompa-landan bizi diren izaki txikiak dira.

Charlie y la fábrica de chocolate | Our Otaku Friends
Charlieren ilusioa fabrika hortara joatea eta Willy Wonkari ezagutzea da eta
lortzen duenean hainbat susto eroaten ditu. Gauza oso arraro gertatzen direlako…

Charlie eta Txokolatezko Lantegia filma Erresuma Batuan kokatuta dago, eta filmeko
txokolatezko lantegia Chicagon (Erresuma Batuan) ikusi ahal da. Filman agertzen den
lantegia gezurrezkoa da.

Filmaren efektu bereziak zirraragarriak dira, efektu bereziak dituen eszena bat aukeratu
beharko banu, Charlie, Willy Wonca, Michael Teavee, Joe aitona eta Michael Teavereen
aita fabrikan zehar beirako igogailura joaten direnean, eta leku guztietan  Oompa-Lumpak
daudenean, batzuk panpinak konpontzen beste batzuk suziriak botatzen…

Nire iritziz, filma hau luzea da baina niri oso laburra iruditzen zait eta filma osoa ikusteak
merezi du. Efektu bereziei esker filma entretenigarria da, niri pila bat gustatu zait hainbat
gauzei ezker. 
Filma hau bigarrena da, hau da, filma honen aurretik Willy Wonka eta txokolatezko lantegia
izeneko beste film bat egin zuen Mel Stuartek.