2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

Hallowen

HALLOWEEN    


Guk uste dugu, Halloweenen jatorria Estatu Batuetatik datorren jai bat dela. Informazioa bilatu
eta gero ondorioztatu dugu hori ez dela egia. Testu honetan jaiari buruzko informazioa ematea da
nire helburua.


ZELTEN JATORRIA
Zeltak orain dela urte asko hasi ziren ospatzen, orain dela hiru mila urte inguru. Bere jaiak
Samhain zuen izena eta hitzaren esanahiak udaren amaiera esan nahi zuen. Halloween urriaren
31 gauean eta azaroaren 1-eko gauean ospatzen zen. Ospakizuna, gau hartan arimak etortzeko
aukera zutelako ospatzen zen. arima batzuk gaiztoak zirenez uxatzeko suteak eta erritoak egiten
zituzten. Ospakizuna, neguaren hasiera ospatzeko ere egiten zen.


KRISTAUEN JATORRIA
Kristauen jatorria 609 edo 610-ean hasi zen ospatzen. Jai horri Santu guztien eguna edo arima
guztien eguna deitzen zaio(Damu santu). Hasiera baten maiatzaren hamahiruan ospatzen zuten,
baina gero azaroaren 1-era edo 2-ra aldatu zuten. Nolanahi ere, jaia, betidanik santu guztiak
ohoratzeko eta zerura heltzen ez ziren arimengatik otoitz egiteko ospatzen da.


AMERIKA
Amerikan, Halloween, XIX. mendean hasi zen ospatzen.
Jaia skoziarrek eta Irlandarrek eraman zuten ohitura hori, emigratzerakoan.


EUSKAL HERRIA
Gau beltza edo arimen gaua deritzogu Euskal Herrian. Uzta amaitzean, kalabazak lapurtzen
zituzten eta gero kalabaza husten zuten. Hustutakoan, begien, ahoaren eta sudurraren forma
egiten zieten. Iluntzean, kandela bat sartzen zieten barruan eta kale estuetan jartzen zituzten
jendea beldurtzeko.

Kultura askotan ospatzen da eta gaur egun mozorroak jantzi eta etxez-etxe joaten gara gozokiak eskatzen.  

 
Imagen relacionada

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina