2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

Iritzi testua

Udalekuetara bai edo ez?


Betidanik esan da udalekuetara joatea dibertigarria dela 
eta bere alde onak dituela, baina alde txarrak ere izan 
ditzake.


Udalekuetara joateak baditu bere alde onak. Adibidez, han, lagun berri asko ezagutzen dira eta lagunak
egiten ikasten da, horrela edozein lekutara joanda  lagunak izango ditut jolasteko.
Gauez,oso ondo pasatzen dut, sustuak ematen eta jasotzen, elkarrekin hitz egiten...  Niri asko
gustatzen zait gaueko giroa.
Joko eta kirol berriak  ikasten dira eta horrela zure herrira itzultzen zarenean betiko jokoetara jolastu 
beharrean joko berrietan jolastu ahal da.
Gainera lagunekin afaltzeko, lo egiteko, gosaltzeko, bazkaltzeko etab. egiteko aukera daukat  eta hori 
nire herrian ez da ohikoa.

Hala ere, alde txarrak ere baditu.Betiko lagunekin ezin izango dut jolastu, eta beraien falta izango dut. 
Ezagutzen ditudan  lagunekin jolastea ondo dago, ez naizelako lotsarekin lagun berriak ezagutzen egon
behar. Gainera, udalekuetako joko batzuk ez bazaizkizu gustatzen, itxaron egin behar da eta itxaroten 
egon beharra oso aspergarria da. Horretaz gain, etxean, nahi duzun lekura joan zaitezke, kontran, 
udalekuetan besteak doazen lekuetara joan behar duzu, ezin baitzara bakarrik gelditu.Eta ez da hori 
bakarrik, oheak egin behar dira eta denbora galtze bat da, gero, berriro erabiliko baditugu eta desegingo
badira.Oheak aireztatu egin behar dira eta eginda daudenean ez dira aireztatuko.Ohearena aparte
utzita,jana nazkagarria egoten da eta ezin diozu sukaldariari beste zerbait edo hobeto egiteko esan.
Jan egin behar da, nahiz eta ez gustatu, zeren eta ez zara egun osoa jan gabe egongo ezta?   

Dena den nik udalekuetara joan nahi dut eta aurten apuntatu egingo nahiz.
Erlazionatutako irudia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina