2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Asalpen textua

HALLOWEEN    


Guk uste dugu, Halloweenen jatorria Estatu Batuetatik datorren
jai bat dela. Informazioa bilatu 
eta gero ondorioztatu dugu hori ez dela egia. Testu honetan 
jaiari buruzko informazioa ematea da 
nire helburua.


ZELTEN JATORRIA
Zeltak orain dela urte asko hasi ziren ospatzen, orain dela hiru 
mila urte inguru. Bere jaiak 
Samhain zuen izena eta hitzaren esanahiak udaren amaiera esan 
nahi zuen. Halloween urriaren 31 
gauean eta azaroaren 1-eko gauean ospatzen zen. Ospakizuna, 
gau hartan arimak etortzeko aukera 
zutelako ospatzen zen. arima batzuk gaiztoak zirenez uxatzeko 
suteak eta erritoak egiten zituzten.
Ospakizuna, neguaren hasiera ospatzeko ere egiten zen.


KRISTAUEN JATORRIA
Kristauen jatorria 609 edo 610-ean hasi zen ospatzen. Jai horri 
Santu guztien eguna edo arima 
guztien eguna deitzen zaio(Damu santu). Hasiera baten 
maiatzaren hamahiruan ospatzen zuten, 
baina gero azaroaren 1-era edo 2-ra aldatu zuten. Nolanahi ere,
jaia, betidanik santu guztiak 
ohoratzeko eta zerura heltzen ez ziren arimengatik otoitz egiteko
ospatzen da.


AMERIKA
Amerikan, Halloween, XIX. mendean hasi zen ospatzen.
Jaia skoziarrek eta Irlandarrek eraman zuten ohitura hori, 
emigratzerakoan.


EUSKAL HERRIA
Gau beltza edo arimen gaua deritzogu Euskal Herrian. Uzta 
amaitzean, kalabazak lapurtzen zituzten
eta gero kalabaza husten zuten. Hustutakoan, begien, ahoaren 
eta sudurraren forma egiten zieten. 

Iluntzean, kandela bat sartzen zieten barruan eta kale estuetan 
jartzen zituzten jendea beldurtzeko.


Kultura askotan ospatzen da eta gaur egun mozorroak jantzi eta 
etxez-etxe joaten gara gozokiak 
eskatzen.  
cal.jpg

Kima

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina