2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

  NIRE AMA


Nire amari, bere gurasoek hau da, Esteban eta 
Elisabeth ,Oihana Laresgoiti  Marimon jarri zizkioten 
izen-abizenak jaio zenean,hau da, 1980-ko Ekainaren 
15-ean, Bilboko ospitale batean.Gurasoen lanbideak 
hauek zituzten, aita informatikoa zen eta amak ez du 
inoiz lanik izan, etxeko lanetan aritzen zen, eta 
horrekin, nahikoa zuen.
Ohianak neba bat du, esan nahi dut, bi neba-arreba 
ziren etxean, bera eta bere neba. Beranduago 
errefuxiatu bat heldu zen, eta neba bezala hartu zuten.
Bera bigarren postuan zegoen, neba nagusiagoa zuelako 
eta errefuxiatua gazteagoa zelako.


Txikia zenean, Bilbon bizi zen bere familiarekin. 
Euskaldun peto-petoa zen.Karmelo ikastolara joaten zen,
han, jolastu egiten zuen eta ikastolatik kanpo 
zegoenean errekara joatea gustatzen zitzaion. Bakarrik 
zegoenean, ordea, marrazteko aprobetxatzen zuen.Ez 
zen ikasle txarra izan ona baizik, klasean ondo 
portatzen zelako eta arduratzen zelako etxekolanetaz 
eta azterketetaz.


Eskola amaitu zuenean,institutura joan zen, gazte 
gehienak bezala.Bi lanbide ikasi zituen,lehenik eta behin,
Arte Ederrak ikasi zituen eta amaitutakoan, Haur 
Hezkuntza ikasi zuen. Lagunekin egoteko denbora 
zuenean, pila bat ekintza egiten zituen, kalera atera, 
mendira joan, parrandan irten eta frontoian jolastu 
gehien bat.


Gaztetik heldua izatera pasatu zenean, hiru alaba izan 
zituen, haien artean ni. Bikote izan baino arinago, nire 
aita ezagutu zuen Mendexako jaietan zegoela.Orain 
Bilboko eskola batean egiten du lan, arazoak dituzten 
pertsonak laguntzen eta asko gustatzen zaio familiarekin
eta lagunekin egotea, bidaiatzea, kirola egitea, 
antzerkiak eta pelikulak ikustea eta oraindik gauza  
gehiago. Ez dauka argi zein den bere ametsa, baina, 
pentsatzen hasi ezkero pila bat bururatzen zaizkio, 
adibidez, Menorkari piraguan buelta ematea, hizkuntzak 
egun baten ikastea...
  
               


                                                                    Kima Anton



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina